XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta... baina Sisyfo, pentsa ezak: egunen buruan alferrekoak balira hire ahalegin guztiok? Ez ote duk hau inoiz pentsatu?.

- Alferrekoak ez dituk izanen.

Beti egonen dukek beste bat segituko dena; kateák beti dikek maila berri bat, ni ez banago ere.

- Eta enpeinu honetan hil bahendi ezer ikusi gabe?

- Hi bai hilen haizela, baina ni ez.

Nerau gizonen espiritu errebeldea nauk eta horregatik besteengan biziko nauk.

Bestalde, adi ezak ongi hau: ni hil eginen niauate, bizia kenduko diautaate, baina neurez ez nauk beste mundura joanen.

Horregatik, alde aurrez bere hil eguna, guti gora behera, seinalatu zaion bati, herio ala heriotza arteko aukera guztia alferrekoa duk.

Horrek ez dik zentzurik bat ere.

Ni kondenatu bat nauk, gu kondenatu batzuk gaituk, ez ahatz hori!

- Baina...

Esanda dagoen bezala, Kronos hil zen, baina denboraren herioák, denbora huts eta gertaera gabekoaren hiltzeák, historiá sorterazi zuen postumuski.

Agian berau dateke Jainko zaharrek Jainko berrien gainetik obratu duten mendekua. Agian bai.

... ekintza iraultzaile, guztietan, hitzaren zentzurik zabalenean, Harrobi Berriko lan bortxatuetara kondenatuak izanen dirateke bizitza guztirako, eta sedizioaren buruzagiak, ordea, biziaren penapera kondenatuko.